Oialumeren 75 urteak ospatzeko festarako, lau sarrera zozketan Kronikalarien artean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 16a, 02:00

75 urte beteko ditu Oialume bil­tokiak, eta urteurren boro­bi­la ospatzeko, kontzertu be­re­zia antolatu dute, maiatzaren 26an: Eider eta Lierni triki­ti­la­riek, Anje Duhaldek eta Goza­te­gi taldeak joko dute, gaueko 22:00etan hasita.
Eta sarrerak, dagoeneko salgai daude, 12 euroan: Her­nanin, Kixkal tabernan; eta online ere bai, musikazale.com webgunean.
Baina horrez gain, Dobera Euskara Elkarteak eta Kro­ni­kak ere zozketatuko dituzte, bi sarrera bikoitz, Kronikalarien artean. Maiatzaren 22an izan­go da zozketa, orduan Kroni­ka­lari direnen artean; eta beraz, nahi duenak egun horretara arte dauka aukera, Kronikari lagundu, eta bide batez, zozketan sar­tze­ko. 
Kronikalari egiteko, emaila idatzi behar da kronika@kro­nika.eus helbi­de­ra; edo tele­fo­noz deitu, 943 33 08 99 zenba­ki­ra. 25 euro dira, urtean. 
Gogo­ra­tu, Dobera-Kronika­ko bazki­de­ laguntzaileak, da­go­eneko badirela Kronikalari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!