Udaberrirako plan hirukoitza, ostiraletik

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 16a, 02:00

Aurten ere antolatu dute egi­tarau berezia, Portu auzoan, udaberrirako. Hiru ekintza­re­kin osatutako kultur progra­ma prestatu dute, eta etzi, eman­go diote hasiera, ostiralarekin.
Aurrenekoa, auzoan bertan egingo dute: cavaren enologia ikastaroa izango da, Gui­ller­mo Castaños enologoaren eskutik, Portuko Auzo Elkartearen lo­ka­lean. Ostira­le­an izango da, arra­tsal­deko 19:30etan hasita; baina ber­tan egon eta parte hartu nahi duenak, orain dauka izena eman beharra. Izan ere, pla­­za kopurua mu­ga­tua da, eta Pedro Mari ta­ber­nan apun­tatu behar da.

Bohedal bodegara bisita, maiatzaren 26an
Udaberriko programaren bi­ga­rren zita, berriz, datorren astean jarri dute. Maiatzaren 26an izango da, larunbatare­kin; eta edarien bueltan jarrai­tuko dute, baina cavak beha­rrean, ardoak hartuko du pro­ta­gonismoa. Bohedal bodega­ra joango dira, bisitan; Errio­xako Cuzcurrita del Río Tirón herrira, hain justu.
Eta klasiko batekin bu­ka­tu­ko dute, pres­tatu duten egi­taraua. Iza­rrei begira jarriko dira ekai­na­ren 1ean, ostira­la­rekin: be­ha­keta astronomikoa egingo du­te, 21:00etan hasita, Aranzadiko kideen eskutik.
Eguraldiaren menpe egon­go da ekintza hori, hala ere: eguraldi txarra eginez gero bertan behera geldituko da behaketa astronomikoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!