Errenterian jaio zen Juneren Hegoak elkartea, hain zuzen, 2013an minbiziak June eraman zuenean. Haren gurasoek jarri zuten martxan, eta gaur egun, gaixotasunak dauzkaten haurrak eta haien familiak laguntzeko egiten du lan, Gipuzkoan.
Gaixotasunean edo doluan laguntzeko babes sarea osatzen du elkarteak, eta haurren gaixotasunen kontra egiteko ikerketa ere bultzatzen du.
Biharko sagardo dastaketa solidarioan biltzen den dirua elkarte hau laguntzera bideratuko da.