Asteburuan, aurtengo Jazz Hernani

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 10a, 02:00

Aurten Jazz Hernani ekimena jarriko da martxan Kaxko Elkartearen laguntza eta babesarekin. 17garren edizioa izango da, beti bezala Tilosetako pasealekuan antolatuko dena uztailaren 14 eta 15ean. 20:00etan eta 22:30etan izango dira bi kontzertu larunbatean. Roberto Yaben gitarra jole bakarlaria ariko da lehen txandan larunbatean eta The Romanticos taldea ondoren. Igandean, 20:00etan, Buffalo hirukote instrumentalaren txanda izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!