Hernaniar Bikaina saria eman zuen larunbatean Xalaparta elkarteak; eta oraingoan, Maialen Lujanbio bertsolariari egin zion errekonozimendua; joan den abenduan Bertsolari Txapelketa Nagusia bigarrenez irabazi zuenari. Larunbatean bertan, urteko bazkariarekin batera, banatu zizkieten sariak, elkarteko mus txapelketako onenei ere.