Txakurrei txertoa, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 2a, 02:00

Albaiteroa Aranon izanen da asteartean, txakurrei txertoa jarri ahal izateko. Plazan egonen da, 16:00etan. Lau hilabetetik aurrerako txakurrak identifikatu eta txertatu behar direla gogorarazi dute, eta aurkeztu behar diren dokumentuak dira txakurraren titularraren NANa eta txakurraren kartilla. Identifikazioak 31 euro balio ditu, txertoa jartzeak 21, txertoa jarri eta identifikazioak 41, eta jabe aldaketak, 10 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!