Pintxopoteak emango dio hasiera bihar Ilar Egunari

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 16a, 02:00

Zazpigarren aldiz egingo dute Ilar Eguna bihartik igandera eta Azoka bereziak eman­go dio bukaera, asteari. Kan­potarrak erakartzeko ba­lio izan du hein batean, eta Baratz Elkarteak Udala­ren babesarekin antolatzen du. Bihar hasiko da, pin­txo-potearekin.

Ilarra herrian zela, «frogatuta»
Aurkezpenean, Zorione Etxe­za­rra­­ga alkateak jardunaldiaren hasierak gogorarazi zitu­en. 2012an burutu ziren aurreneko aldiz eta ilarraren ga­rrantzia aipatu zuen: «in­dus­ketek frogatu dute Astiga­rraga betidanik egon dela lotuta ilarrarekin».
Charo Zapiain sukaldariaren esanetan: «lehen, esaera batek zion ‘Astigarragan, jan; eta Do­nostian, lo’». Eta horretan, ilarrak garrantzia na­bar­mena izan du: «sukaldean, ilarra inportantzia bizikoa izan da. Produktu txikia da, kolore­tsua, zaporetsua... bai­na zaila!». Horregatik, «lanean» jarraitu behar dela argi dauka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!