Emakumeon Plazako proiektu urbanistikoa martxan jarri da

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 16a, 02:00

Astigarragako Udalak lais­ter jarriko du martxan Ema­kumeon Plazaren reurbani­za­zioaren proiektua, azke­nengo Zerbitzu eta Obretako batzor­dean adierazi zen bezela. Az­ken proiektua  parte hartze pro­zesuan ibili diren asti­gartarrek egina da eta plazari funtsa eman nahi dioten ele­mentu desberdinak ditu.
«Udal gobernuak izaera propioa eman nahi zion Ema­ku­meon Plazari, birgaitu bil­tze­ko egokia izan dadin eta errei­bindikazio gune izateko berdintasun gaietan. Horre­gatik, Udalak parte hartze prozesua ireki zuen eta bertan emakumeak eta herriko era­gile desberdinek parte hartu zuten, baita bolondres eta zorian aukeratutakoek» diote Udaletik.
Prozesua parte hartze pro­ze­suetan espezializatutako en­presa batekin batera era­man zen aurrera eta genero gai­etan esperientzia duen arki­tekto batekin. Bi sesio eta gero,  bizilagunek aurkez­tu­tako lau proiekturen artean eztabaidatu eta gero, modelo berri bat egin zen non  ele­mentu berriak gehitu zitzaiz­kion hasieran aurkez­tutako proiektueri.
Plazak erreinbidikazio gu­ne bat edukiko du erdialdean eta bertan hiru zatitan bana­tutako murala egongo da. Zati bat finkoa da, bestea tru­kagarria eta hirugarrena Ha­rituz elkartearentzat. Estali­ta­ko gune bat ere egongo da eta gune berdeak ere bai. Baita jar­dinerak  trafikoa  geratzeko balioko dutenak behar de­nean. Aparkalekueri dago­ki­onez  ilaran jarriko dira eta ez baterian edo zeharka.  yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!