Elektrizitate kontsumoari buruzko datuak ezagutzeko debaldeko tailerrak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, Udalarekin batean, Gipuzkoa Argitu programaren bueltan. Maiatzaren 30ean, 18:00etan KZ Gunean egingo da saioa, eta izenematea ostiralean bukatuko da: it.ingurugiro@astigarraga.eus edo 943 33 52 41.