Familientzako oka jokoa antolatu da etzi Sagardoetxea museoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 16a, 02:00

Nazioarteko  Museoen Egu­na ospatuko da etzi eta Asti­garragako Sagardoetxean ere ekitaldia antolatu da.  Museo hiperkonektatuak: ikus­puntu berriak, publiko berriak lema­pean Sagardoetxeak ospaki­zun honekin bat egingo du. 
Familientzako jarduera berezi bat eskainiko du 17:00­etatik 18:00etara: Sagar­do­etxeako oka jokua, famili­entzako oka jokua, sagarra eta sagar­doaren kulturako gal­dera eta probekin. Euskeraz izango da Sagardoetxean eta izena eman behar da 943 55 05 75 telefono zenbakian edo info@sagardoarenlurraldea.eus helbide elektronikoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!