Doako hitzaldi zikloa antolatu du DYAk, uretan itotzearen aurkako prebentzio eta eskuhartzeari buruzko jarraibideak erakusteko. Eta Hernanin, etzi eskainiko dute, ostegunean; arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango da. Nahi duten guztiei irekia izango da, eta bertan, erakutsiko dute zein diren urezko ingurune bakoitzari (hondartza, igerilekua, ibaia...) dagozkion arriskuak; ikasiko dute arrisku horiek saihesten; eta baita itotze baten aurrean nola jokatu ere. DYAk jakinarazi du, gero eta ezbehar gehiago gertatzen direla arrazoi horrengatik, eta gehienetan, zuhurgabekeria dela heriotzen kausa nagusia.