«Bidegabekeria» bat salatzeko, agerraldia egingo dute gaur Askekintza eta Eleak Libre talde antiespezistek, Donostiako Konstituzio plazan. Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira, «manifestu bat irakurri, herritarrok dauzkagun eskubideak aldarrikatu eta bidegabekeria hau salatzeko». Eta aurreratu dute, zer den salatu nahi duten hori: «duela pare bat aste, mugimendu antiespezistako hainbat kideri mozal legea aplikatu digute, Santo Tomas egunean Ursula txerria defendatzeagatik. 7.200 euroko isuna ordaindu beharko dugu, Askekintzaren ekintza horrengatik», jakinarazi dute.