Larunbatean jokatu zen Gaueko komiki dendan, Catan Txapelketa ofiziala; eta Fermin Almandoz hernaniarrak irabazi zuen. Hortaz, saria jasotzeaz gain, Madrilerako txartela ere lortu du berak: uztailaren 14an jokatuko den final haundian izango da.
Joan den urtean baino partehartzaile gutxiago izan zituen txapelketak, baina «oso giro polita» izan zen mahai jolasaren inguruan, Gaueko komiki dendatik jakinarazi dutenez: «jendea hurbildu zen kuriositateak jota, txapelketa ikustera edo doako komikiaren eguneko komikiak hartzera», azaldu dute.