Asfaltatze lanak egingo ditu Hernaniko Udalak, bihar, Gartzia Goldaraz kalean. Zehazki, bertako hainbat aparkaleku asfaltatuko dituzte; zubiaren azpiko aldean dauden aparkalekuen ilara osoa, hain justu.
Goizeko 08:00etan hasiko dituzte lanak, eta ordurako, eskatu dute libre uzteko zubiaren azpiko aparkaleku horiek, eta baita kale zati osoa ere. Gainera, lanek irauten duten bitartean, itxita egongo da Gartzia Goldaraz kalea.
Lanak bihar bertan bukatuko dituzte, eta amaitu bezain pronto, kalea zabalik eta aparkaleku horiek guztiak erabilgarri egongo dira.