Festa polita ospatuko dute gaur, San Isidro Egunean, baserritarren omenez. Meza izango dute aurrena, San Joan Bataiatzailea parroki elizan, goizeko 11:00etan hasita. Eta ondoren, Tilosetara mugituko dute jaia.
Bertan, bertsolariak ariko dira kantuan, goizean zehar. Tilosetako frontoian, berriz, pelota partiduak izango dira: neskak paletaz, eta mutilak eskuz. Eta herri kirol erakustaldia eskainiko du Karmele Gisasola harrijasotzaileak.
Omenaldia, Iñaxi Oiarbide eta Batista Iradiri
Eta baserritar guztiei omenaldia egiteko egitaraua prestatu badute ere, bereziki herriko bi baserritar omenduko dituzte gaur, goizean zehar: batetik, Ereñotzuko Txilibita baserriko Iñaxi Oiarbide Aranburu; eta bestetik, Osiñagako Argindegi baserriko Batista Iradi Miner.
Jakinarazi dute, azkenik, eguraldiaren arabera aldaketak izan daitezkeela: euria eginez gero, udaletxeko arkupeetara mugituko dute jaia.