Birziklatzearen Aldeko Nazioarteko Eguna da maiatzaren 17a, eta egun hori aukeratu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak, «erraustegiaren inguruko eztabaida tekniko eta publikoaren alde» bildutako sinadurak entregatu eta eztabaida eskatzeko. Miramonen, EITBren egoitzaren aurrean jarri dute zita ostegunean, 18:00etan. «Aurreikuspenak gainditu», eta 9.500 sindaura bildu dituzte.