Beherapen Azoka, ostegunean hasita

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 10a, 02:00

Beherapen Azoka jarriko du, Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak, ostegunean eta ostiralean. Plaza Berrin izango da, goizeko 10:00etatik 14:00eta­ra, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Herriko hainbat dendak hartuko dute parte, eta «kapritxoren bat eskuratzeko aukera bikaina» izango dela aurreratu du Berriakek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!