Atsegindegiko Torneo entzutetsuak ­ 60 urte beteko lituzke aurten

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

Hernaniar askori Atse­gin­degiko Futbol Torneoak haur­­­­tzaroaren oroitzapenik ho­be­­re­nak ekartzen dizkio. 35 ur­tetik gora dituen mutil her­na­niarrik ez da egongo ber­tan jokatu ez zuenik. Bai, Atse­gin­de­gin, bai Biterin, bai Etxe­berriko fron­toian, bai Kara­beleko futbol zelaian, bai Txan­txillan edota San Antonio Para­dorreko lu­rretan jokatu izan zen orain 25 urte arte txapel­keta garai, adin eta maila des­berdinetan. 

Hernaniko historiaren iku­rrik ezagunetakoa izan da Atse­gin­degiko Torneoa, eta orain, 60 urte bete dira desa­ger­tuta da­goen txapelketa sortu zela. Ehundaka her­na­ni­arren irudia bildu zuen Xala­partak liburu batean orain 25 urte. Gaur egungo her­na­ni­arrentzat, Atse­gindegiko Torneoa ezagutu ez zutentzat, herria astebururo gi­ro­tzen zuen futbol lehiaketa hura nolakoa zen gogoratzea Herna­niren iragana berres­ku­ratzea da.
Lehendabiziko Atsegindegi Torneoa, infantil mailan, 1958garren urtean jokatu zen.  Hernaniko Urtekarian Jose Mari Aldasorok idatzi zuen erreportajea 50garren urteu­rrenean, 2008an. Alda­soro urte askotan antolatzaile nagusia izan zen. Bertan irakurri daiteke Luistarrek hasi zutela ibilbidea eta talde ho­rren barruan zeudela Don Juan José Arregui apaiza, Eduardo Loyar­te, Juan Miguel Polo, José Mari Brel, Norberto Uranga, Antton Garin... eta epaile be­zela Luis Fernández ‘Perrete’ eta Luis Salillas.

Orduan oraindik ez zegoen Atsegindegin futbol zelairik eta San Antonio Paradorreko lu­rrak beste egitasmo batzu­etara zeuden bideratuak. Anto­latzaileek futbol zelai bat bi­latu behar zuten eta Atsegin­de­giko eremua egokiena zela iku­si zuten. Lurra bilatu eta futbol zelai bilakatu behar zen. Bara­tzak zeuden eta zabortegi be­zela ere erabiltzen zen he­rrian. Betelan batzuk egin behar izan ziren futbol zelaia egokitzeko, eta horreta­rako, EPOko ikas­leen laguntza izan zuten Luis­tarrek. Ordai­netan, sardin eta antxoa boka­dillo bana ematen zieten. 

Helburua zen herriko gaz­teek kirola egitea zen eta hasieran ez zegoen inongo laguntza ofizialik. Aldagela Biteri  Esko­letako lokal bat zen eta dutxa, ura hotza zuen ba­rrika bat. Pixkanaka baldin­tzak hobetzen joan ziren. 

Araudi bat sortu zen eta CD Hernanirekin  aurreakordio an­­­­tze­ko bat hitzartu, 16 urtera iristen zirenean joka­la­riak klubera pasako zirela esa­ten zuena. Gogoratu behar da 13 eta 16 urte bitarteko gazteek joka­tzen zutela txapelketa lehen­dabiziko urteetan. 

Hala ere jokalari batzuek maila altuagoko taldeen ‘es­kain­tzak’ jaso eta bertara joa­ten ziren. Aurreakordio hura ‘bo­ron­date oneko’  ekintza bes­terik ez zen, antolatzaile eta entre­natzaileena CD Hernani­rekiko. Ez zen jokalariak derri­gortzen zitu­en akordio ofi­zial bat. 

Aurreneko edizioan sei taldek hartu zuten parte eta finalak, Txantxillan 
Lehendabiziko txapelketan sei taldek hartu zuten parte: Viteri, Batxiller, Txinparta, La Salle, EPO A eta EPO B. Lehen­dabiziko Liga eta Kopa txapel­duna Viteri izan zen; Ligako azpitxapeldun, Txin­par­ta eta Kopakoa, Batxi­ller. 

Jose Luis Goñi zen talde horren parte, nahiz eta ez zuen jokatu gaixotasun bat medio. Hortik lau urtera Lagun Onak taldearekin, Lorenzo Lujanbio­rekin batera, entrenatzaile la­ne­­tan ibili zen eta Liga eta Kopa irabazi zituzten. Antola­kun­tza lanetan ere aritu zen ur­te­ren batean. Pasadizoak ederki gogoratzen ditu: «lehe­nen­go tor­neoa Parado­rren joka­tu zen, baina ez zen amai­tu. Hori bai Don Juan Josek epaile lanak egiten zituen bide ondoko petri­lean eserita». 

Hurrengo urtean hasi zen amaitutako lehenengo tor­neoa. «Biterik irabazi zuen lehenengo txapelketa hura. Izu­ga­rrizko taldea zuten. Gaz­tee­nak ziren, eta hala eta guz­tiz ere mendean hartu zituzten beste taldeak». 

Finalak ederki gogoratzen ditu. «Txan­txillan jokatzen zi­ren eta Atsegindegin bede­ra­tzik jokatzen zuten bitar­tean, finalean hamaika­koa zen tal­dea. 2-1 irabazi zituzten bi finalak, Txinpartaren kontra Ligan, eta Batxillerren aurka Kopan. Jose Luis Iturritxak izugarrizko golak sartu zituen Kopako finalean. Zelai erdian hartu zuen baloia eta banan bana denak atzean utzi eta gola egin zuen. Jokalari bikai­na zen. Gero Realean ibili zen, eta Burgosen ere bai lehen mailan. Talde horretan gero fut­­bolari onak izandakoak zeu­­­den: Almandoz, Armen­da­riz, Lujan­bio, eta Etxarri ate­zaina. Ni gaixotu egin nintzen eta Pedro Mari Zabala, Realeko Iñaki Zabala joka­lariaren aita, zen ate­zaina. EPOn istripua izan zuen eta hanka apurtuta ezin izan zuen jokatu. Beste atezain bat bilatu behar izan genuen, Jose Joaquín Etxarri. Atezain ona zen».

Orduko antolakuntza tal­dean ere Antton Garin zegoen. «Torneoa hasi zenean Herna­nin jubeniletan jokatzen nuen eta ezin nuen adina­rengatik jokatu. Urtean behin Epele Etxeberrikoek bazkarira gonbi­datzen ziguten antola­tzaileei. Dotore-dotore jantzita joaten ginen. Futbola utzi eta esku­baloian hasi nintzen ondo­ren». Garinek ere gogoratzen du lehenengo edi­zio hura. «Vi­teri taldea gazte­ena zen, baina oso onak ziren. Txikiak, baino bizkorrak ziren eta ihes egiten zuten agudo. Batez ere, gero Beti Lasai koa­drila izan zeneko partai­deek osatzen zuten».  

Goñi ere Beti Lasai koadrila­koa dugu, eta hortik gutxira Lagun Onak taldean ere ibili zen: «entre­natzaile lanetan edo hobe esanda, Lujanbio eta biok nork eta noiz jokatu behar zuen eraba­kitzen genuen. Lau­ga­rren urtea zen, eta Liga eta Kopa irabazi zituen taldeak. Lehe­nengo partiduan jokalari ba­tek biraoa bota eta Don Juan Josek denboraldi osorako kan­poratu zuen».

Astelehenetan biltzen omen zen zuzendaritza dio Garinek. «Eta han hartzen genituen erabakiak. Don Juan José zen zigorra jarri behar zen edo ez esaten zuena».

‘Playeroak’ eta Atsegindegi torneorik nagusienak
1966an Udalak eskubaloiko pis­ta eraiki zuen futbol zelaian eta Torneoa airean geratu zen den­bora batean eta horregatik muti­ko asko Kontxako ‘playe­roan’ hasi ziren jokatzen. 1968­an berriz ere ekin zitzaion Atse­­gin­degi Torneoari, baina es­ku­baloi taldeek zuten prio­ritatea partiduak jokatzerako garaian. Ordutik aurrera, la­runbat arra­tsaldetan hasi ziren futbol partiduak joka­tzen. 

Hala ere, Goñik dio aurretik ere ‘playerotan’ hernaniarrek jokatzen zutela. «Playerotan jokatu eta gero, Atsegindegin ibili zirenak bazeuden. Atse­gindegin hasi eta ‘playerotara’ pasatzen zirenak ere bai edota ‘playerotan’ bakarrik jokatu zutenak». 

Zenbakiak ikusita Herna­niko Atsegindegi Tor­neoa Gi­puz­koako hiru­garren nagu­siena zen, Kontxa eta Za­ra­uzko ‘playeroak’ eta gero. Gai­nera, txapeldunak Gipuzkoako txa­pel­ketan parte hartzen zu­en.

1969 aldaketa sakona
Luistarren Arriburniko zuzen­daritza taldeetan alda­ketak egon ziren eta horren ondo­rioz, hamaika urte eta gero, Torneoaren antolakuntza al­da­­tu zen. Antolakuntzan zebil­tzatenak epaile lanetan ere ariko ziren. Horrela ibili ziren 1982­garren urtera arte. 

Beste aldaketa sakon bat jokalariak federatzea izan zen. Honela ziurtatuta zeuden; hori erabaki zen aurreko den­bo­raldian jokalariren bat larri lesionatu zelako, eta inork ez zuelako ardura hartu, ez zego­elako segururik. Aldaketa ho­ne­­kin, adinean ere alda­ke­tara derrigortu zuten Torneoa eta adina urtebete jeitsi zen. 12-15 urte bitarteko gaztetxoak joka­tuko zuten. 

Zuzendaritza berrian ze­goen Jose Luis Goñi. «Anto­lakuntzaren ardura hartu ge­nuen Joxe Mari Larretxea, Jose Joaquín Esnal, Angel Gimeno, Josetxo Intsausti, Joxan Aiz­purua eta nik. Epaile bezela ibili ginen. Boletin bat ere ateratzen zen, eta bertan he­rrian zabaltzen ziren Atse­gin­degiko Torneoaren emai­tzak, sailkapenak, golak nork sartu zituen eta zein minu­tutan... kazetari lana egiten zue­nik ere bazegoen. Urte batzuk egin eta gero, antola­kuntza utzi genuen». 

Alebinen Torneoa 1979an eta CD Hernani antolakuntzan
Beste data garrantzitsu bat 1979 urtea izan zen. Biteriko jolastokian alebin txapelketa antolatzen hasi ziren bi gazte. Ordurako talde asko eta asko zeuden. Ikastolek ere taldeak sortu zituzten eta ikasle gehienek adin hauetan joka­tzen zuten; zazpigarren eta zortzigarren mailakoek, aldiz, infan­tilena. Auzo bakoitzak ere bere taldea zuen; elkarte batzuk ere bai. Izugarrizko mugimendua zegoen Biterin eta Atsegin­degin larunbatero. Etxeberrin ere alebin Torneoko partiduak jokatu ziren urte batzutan eta adineko jendeak ere txapelketa bat antolatzen zuen, nahiz eta ez izan Atse­gindegi Torneoa. 

1982garren urtean antola­kuntza CD Hernaniren eskura pa­sa zen. Urte horretatik au­rrera alebinak ere federatu egin ziren eta Atsegindegin hasi ziren jokatzen larunbat goizean. Infantilek arratsal­de­an jokatzen zutelarik. 

Herriko kirol dendetan jar­tzen ziren emaitzak eta sail­kapenak, bai alebin eta infan­til torneokoak ere. Mitxel kirol denda zabaldu zen Atsegin­de­gin ber­tan eta Elkano kalean Izas­kun kirolak. Bi denda ho­rie­tako eskaparateetan ikusi zi­tezkeen emaitzak eta sailka­penak. Egun­karian ere Galdea­nok Tor­ne­o­aren berri ematen zu­en eta jarraipena ematen zion.

Aldundiaren arauek behera zetorren Torneoaren desagerpena ekarri zuen
Hala ere, 80garren hamar­ka­daren azken urteetan Atse­gindegi utzi behar izan zen eta Karabeleko zelaira pasa zen Atsegindegiko Torneoa; 1988 ur­tean, hain justu. Horrek izugarrizko eragina izan zuen. Atsegindegiren kokalekua ezin hobea zen jendeak partiduak ikusi zitzan. Goiz edo arra­tsalde pasa egiteko modu bat zen herritarrentzat. Kara­belera aldiz jeitsi egin behar zen. Gainera futbol zelaiak neurri txikiagoa zuen eta ez zegoen aldagelarik. Kirol­degiko alda­gelak erabili ziren lau urtetan eta 1991­garren urte amaieran, Zubipe inau­guratu bezain azkar, bertako instala­kuntzak erabiltzen hasi ziren.  

1994. urtean Foru Aldundiak kirol araudi berriak jarri zituen eta esku hartzen hasi zen. Eskola Kirola arautu eta auzo, ikastola eta elkarteetako talde guz­tiak de­sagertu ziren. Ingu­ruko herri eta auzoetako tal­deak ere ez zi­ren itzuli Atse­gindegi Tor­neora (Astiga­rra­gako Mun­darro, Aran­tza­zuko Ama, Ergobia, Villabona, Urnie­ta...). Hortik gutxira, Tor­neoa desagertu egingo zen.

 

Lehen mailako jokalariak

Nazioarteko jokalariak ere eman ditu Torneoak

Jose Manuel Otxotorena zuzenean Real Madridek ­fitxatu zuen Atsegindegin jokatu eta gero.

Atsegindegiko Torneoak jokalari haundiak, maila altukoak, eman ditu. Eta batzuk zuzenean pasa ziren goi mailara. Horren adibide nagusia da Jose Manuel Otxotorena atezaina. Elizatxon jokatzen zuen eta Hernaniko jubeniletara pasa zen. Hortik zuzenean Real Madridera joan zen. Arakis­tainek Atsegindegiko Torneoan ikusi omen zuen. Begirale asko egoten zen. Otxotorena Espainiako selekzioan ibili zen eta Italiako Munduko Kopa­rako hau­tatua izan zen, baita ere. Lehen mailara ere iritsi ziren: Juan Luis Irazusta, Jose Luis Iturritxa, Pedro Mari Que­mada Ochotorena, Luis Pérez, Iñaki Za­ba­la, Jose Francisco Oyarzabal, Arano, Cor­cuera... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!