Hainbat meritu, hautagai izendatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 14a, 02:00

Hernaniko Kirol Sariak jaso­tzeko sei hautagai proposatu dituzte herriko kirol klubek, eta baten edo bestearen alde botoa emateko aukera izango dute 16 urtetik gorako herritarrek, hil honen 31ra arte, kiroldegian, Biterin edo www.hernani.eus webgunean.

Hautagaiak proposatzeaz gain, hauen merituak ere azpimarratu nahi izan dituzte, Hernaniko Kirol Klubek.

Merituak, azpimarratu
Emakumezko kirola­ria­ri sarirako, Jone Iras­torza judoka eta Maialen trai­nerua proposatu dituzte. Irastorzaren kasuan, nabarmendu dute Gipuzkoako emakume bakarra dela, 6ga­rren DAN lortzen, eta Maialen traineruaren kasuan, besteak beste, Euskotren Ligarako sailkatze estropada jokatu izana, Kontxako Bandera jokatu iza­na edota Madalenetako ikurriña irabazi izana.

Gizo­nez­ko kirolariari sarirako, berriz, Aitor Gorrotxategi aipatu dute, besteak beste, munduko eta Gipuzkoako txapelketak edota Berria txapelketa irabazi izanagatik, eta Ibai Alba, Espai­nia­ko distantzia luzeko duatloi txapelketa, ba­karka nahiz taldeka irabazi izanagatik, besteren artean.

Hernani Saria ja­so­tzeko, bestalde, Juan Rodriguez, Her­na­ni Errug­bi Elkarteko presi­den­tea, eta Luis Llopis, Real Ma­drileko bigarren entrena­tzailea proposatu dituzte. Ro­dri­guez Ohorezko Mailako az­pi­xapeldun izana da lau aldiz, jokalari gisa, eta entrenatzaile eta presidente moduan ere hainbat txapelketa irabazi ditu. Llopis, berriz, Espainiako Futbol Federazioko atezainen entrenatzailea da, eta hainbat klubetatik pasa ondoren, Real Madrilen dabil orain. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!