Errusiako lanak, Ligari eusteko trebakuntza

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 14a, 02:00

Hamabi herrialderen artean, ba­karra izan zitekeen txa­pel­dun, eta Hernanik, erdi pareko postua lortu du, Errusian jokatu duen Zazpiko Errugbiko Europako Txapel­ke­tan.

Aurkariei ez ezik, beroari ere egin behar izan diote aurre mutilek, baina denari hartu diote neurria. Larunbatean, hiru par­tiduetatik bat irabazi zuten: Grasshopper (Suitza) 10-29 Her­nani. St Petesburgen aurrean eta Buslyren aurrean, hurre­nez hurren, 21-14 eta 45-0 gal­duta ere, final laurde­ne­tarako sailkatu ziren.

Atzo, aurreneko lehian gal­du egin zuten, 19 eta 14, Krasnoyarren kontra, baina Grasshopper izan zuten be­rriro aurkari gero, eta berriro irabazi zuten hernaniarrek, 7 eta 19. Horrela, bosgarren postua lortzeko lehian ibili ziren, baina 33 eta 24 galduta, seigarrenean geratu ziren.

Liga salbatzeko, Cisneros 
Beste kezka bat ere izan dute asteburuan, hernania­rrek; Ohorezko Mailara igotzeko norgehiagoka. Burgosek ira­ba­zi zion atzo, Cisnerosi.

Beraz, Hernanik mailari eusteko play offa Cisnerosen kontra jokatu beharko du. Joanekoa, Sevillan, datorren asteburuan, eta bueltakoa etxean, hurrengoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!