Deba izan du aurreneko aurkaria Hernanik, Herriarteko Txapelketako aurtengo nobedadean: paleta goman. Eta a ze nolako estreinaldia; hiru partiduak irabazi ditu. Binaka, Eneko eta Oihan Lujanbio aritu dira, eta 20 eta 15 irabazi dute; banaka, Aritz Murgiondok 20 eta 2 irabazi du; eta banaka, zazpigarren koadrora arte, Iñaki Kerejetak, 20 eta 12. Datorren astean, bueltakoan, sasoiari eusten saiatuko dira.