Azken egunak, proposamenetarako

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 13a, 02:00

Udal aurrekontuko 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko aukera izaten dute herritarrek, Erabaki Hernani parte-hartze prozesuaren bi­tar­tez. 
Prozesuaren aurreneko fa­sea, noski, proposamenak egiteko da, eta horretarako epea bukatzeko zorian dago. Aste­azkenera arte egin ditzakete proposamenak herritarrek, pos­­­tontzietan, interneten (erabaki.hernani.eus) edo auzoz auzokako bileretan. Hauek ire­ki­ak dira, eta bi geratzen dira: bihar, 19:00etan udaletxeko are­to nagusian, eta asteazkenean, Sorgintxu­loko auzo el­kartean.

150 proposamen
Apirilaren 23an hasi zen prozesua, eta oraingoz, 150 proposamen inguru jaso dira, gehienak, kirol azpiegiturak, parke eta espazio publikoak, hindakinak eta aparkalekuak hobetzearen inguruan.
Azken proposamenak egiteko gonbitea egin dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!