Berria Txapelketako final zortzirenetako laugarren kanporaketak jokatuko dira, 11:00etan hasita kiroldegiko frontoian, eta Hernani sartuko da lehian. Zeanuriko Joko Alai, talde benetan indartsua izango du aurrez aurre. Uitzi eta Oiartzabal kadeteek Euskal Herriko azpitxapeldunak izango dituzte aurkari; Salaberria eta Insausti jubenilek, partidu orekatuagoa espero dute; eta Ojuel eta Lizeaga seniorrek Asegarceko jokalari profesional ohia izango dute aurkarietako bat.