Errapiako artistekin artistakeriak, Zikuzulon

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 13a, 02:00

Adinak batere inporta ez duen arloa da artearena, eta horixe agerian jarriko dute gaur Errapia taldeko kideek.

Izan ere, artea eta Erra­pia­ko kideek egiten dituzten la­nak herritarrei gerturatzeko fes­ta antolatu dute, adin guz­tie­tako jendearengan pentsa­tu­ta. Horrela, 10:30etan Ziku­ña­gan daukaten Zikuzulo tai­le­rreko ateak irekiko dituzte, eta ondoren, hamaiketakoa, se­rigrafia tailerra eta kon­tzer­tu poetikoa izango dira.

Arratsaldea, monologo, txo­­ko­latada eta tailer gehia­go­rekin borobilduko dute. 

ERRAPIA FESTA
Gaur, Zikuzulon

10:30, Ate-irekiak Errapiako kideen lanak ikusteko.
11:00, Hamaiketakoa.
11:30, Serigrafia tailerra. Kamixeta etxetik eraman.
12:30, Héroes o monstruos izeneko kontzertu poetikoa, 2Bat proiektu poetiko-musikalaren eskutik.
14:00, Errapiako kideen bazkaria.
16:00, Don Juan monologoa, Jose Luis Gomezen eskutik.
Ondoren, txokolatada eta eskulan tailerra, gaztetxoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!