Sabelarekin mundua konkistatzeko, dastaketa

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 13a, 02:00

Bost kontinenteetatik lautan barrena, behinik behin, bi­daia­tzeko aukera emango du gaur Amher elkarte multikul­tu­ralak, baina Hernanitik mugitu gabe.

Eguraldiak laguntzen badu Plaza Berrin, eta bestela, Atse­gindegin, hainbat herrial­de­tako jaki eta edariak dasta­tze­ko jaialdi gastronomikoa egin­go da 12:00etatik 14:00etara.

Bourak, chamilla, pastaflora edota chicharrita
Denera, 20 bat herrialdetako ohiko platerak probatzeko aukera izango da gaurkoan. Gehienak, Hego Amerika edo Ertamerikakoak izango dira: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Kuba, Txile, Ekuador, Hon­du­ras, Nikaragua edota Domi­nikar Errepublikakoak.

Baina izango dira beste kon­tinenteetakoak ere: Afri­katik, Argelia, Mali, Maroko edota Sahara; Asiatik, Mon­go­lia edota Pakistan; eta Euro­patik, Errusia, Irlanda edota Katalunia. Eta baita Euskal Herria ere.
Horrela, kulturen arteko ezagutza bultzatzeko eta ha­rremanak egiteko aukera pa­re­gabea izango da. Ba al daki­zu zer diren bourak, cha­mi­lla, pastaflora, chicharrita, guati­ta edota seffa? Gaur dakazu, ikasteko aukera! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!