umore onik ez da falta elkartean, eta hori nabaritzen da hilean-hilean egiten dituzten ekintzetan. Ekintzez blai bukatu zuten pasa den asteburua, eta dagoeneko hurrengo jarduerak buruan dauzkate.
«Giro ederra», sargadotegian eta txakolina dastatzen
Astigarragako Etxeberria sagardotegira joan zen ostiralean, Umore Ona elkarteko taldetxo bat: «eta bertako sagardoa izanen da, Olaizolarekin batera, gure upategia betetzen jarraituko duena», azaldu dute.
Bai han eta baita larunbatean elkarteak bertan egindako txakolin-dastatzean «giro ederra» nagusitu zela adierazi dute antolatzaileek.
Bigarrenean, 35 bat kidek hartu zuten parte, eta bost txakolin izan zituzten dastatzeko: Bengoetxea ekologikoa, Gaintza, Igorre, Katxina eta Ameztoi. Egun, azken hau izaten dute elkartean, eta hala jarraituko dute: «puntuazioan Katxina nabarmendu zen diferentzia txikiarekin, bigarren izan zen Ameztoi. Baina prezio desberdintasunagatik, Ameztoirekin jarraitzea erabaki dugu».
Hilaren 26an, Pilota Gozo
Hurrengo ekintza ere iragarri dute. Hilaren 26an izanen da aurten Pilota Gozo bikotekako txapelketa azkarra, arratsaldeko 16:00etan hasita. Dagoeneko eman daiteke izena herriko tabernatan eta elkartean, 10 euroan.