Txosnen gaiarekin sortutako eztabaidaren ondorioz, beren erabakiaren berri eman die Gazte Asanbladak herriko eragileei kartaz: «Gazte Asanbladak, elkartearen izenean, 2018 urteko Santio jaietan parte ez hartzea erabaki du».
Taldearen ustez, «hartutako erabakia inposaketa bat iruditzen zaigu, eta erabakiaren prozesua nola izan den ez zaigu batere gustatu». Horregatik guztiagatik, «Gazte Asanbladak bere izenean, ez du ezer antolatuko».
Gutunaren bidez azaldu dutenez, «ez dugu herrian gatazka girorik sortu nahi, eta giro osasuntsuan oinarritutako jaiak ditugu helburu». Horregatik, «hemendik festak bitarte eta festetan zehar burutuko ditugun protesta-ekintzetan gurekin batera parte hartzera animatzen zaituztegu».
Beste bilera bat, gaur
Beste bilera baterako deia egin dute, baita ere. Gaur izango da, 18:00etan, Kultur etxean.