Errusiara iritsi dira hernaniarrak Europako Trofeoa jokatzera

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

HERNANI errugbi taldea atzo  arratsaldez iritsi zen San Petersburgora Euro­pe­an Rugby 7s Champions Tro­phy jokatzera. Gaur hasiko dute txapelketa Europako 12 herrialde desberdinetako txapeldunen kontra eta atzo zen taldeak zozketatzeko eguna. 

10:00etan hasiko dira sailkapen neurketak eta bihar final laurdenak, final erdiak eta finala jokatuko dira. 

Her­naniarrek badute itsaropena urrutira iristeko. Errusia, Fran­tzia, Finlandia, Suitza, Eus­­kal Herria, Georgia, Lituania, Leto­nia eta Txekiar Errepublika dira aberri ordezkatuak Euro­pako txapelketa honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!