Eskubaloiko Euskal Selekzioaren 30garren urteurrena dela eta, gaur, Hernaniko Kiroldegian horren ospakizuna izango dugu. Ekitaldiaren helburu nagusia 80garren hamarkadaren amaieran eskubaloiko Euskal Selekzioan aritutako jokalari, entrenatzaile, laguntzaile eta abarri errekonozimendu egitea eta atzetik datozen belaunaldi berriei eskubaloiarekiko zaletasuna eta motibazioa piztea litzateke.
Hala ere ez da ahaztu behar Objetivo 92 telebista saioan ere aurretik Euskal selekzioa egon zela eta bertan Iñaki Urdangarin zen jokalari nagusia.
Egitaraua 11:30etan hasiko da
11:30etan hasiko dira ekitaldiak eta Euskal Selekzioko jokalari eta entrenatzaile ohien aurkezpena egingo da.
12:00etan eskubaloi erakustaldi-partidua jokatuko da: Euskadiko jokalari ohien konbinatua (emakumezkoak eta gizonezkoak) Gipuzkoako jokalarien konbinatuaren aurka. Ondoren emago zaio bukaera omenaldiari agurrarekin.