Auzo-konposta etxola, Portaletxokon

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

Portaletxokon (udaletxe atzean) auzo-konposta egiteko beste etxola bat jarriko du Udalak datorren astean. Auzo-konposta egiteko itxaron zerrendan familia ugari daude eta etxola honekin beste 25 familiei aukera emango zaie haien organikoa kudeatzeko. Egun 45 auzo-konpostaje etxola daude Hernanin, 945 familiak kudeatzen dute haien konposta eta itxaron zerrendan 560 familia daude. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!