Urtero bezala, boxeo belada antolatu dute Astigarragako kiroldegian, Udalak eta Paco Bueno boxeo taldeak. Baina aurten, lehenago hasiko da, arratsaldeko 19:00etan, eta gauera arte luzatuko da.
Guztira, amateur mailako zazpi borroka izango dira, bakoitza hiru minutuko hiru asaltotara. Bi astigartar ere izango dira tartean, biak Paco Bueno taldekoak: Oier, Manu zumaiarraren kontra ariko da borrokan; eta Ander Altuna, Unai bilbotarraren kontra.
Gainerako bost lehiak, hauek izango dira: Nattan Miranda (Team Latigo) eta Iker Jimenez (Bilbo); Yosua (Paco Bueno) eta Maroudane (Bilbo); Ander (Irun) eta Arkaitz (Gasteiz); Aitor (Irun) eta Aranjo (Team Latigo); eta Tarso (Irun) eta Elias (Gasteiz).
Sarrerak salgai, kiroldegian bertan
Belada ikusteko sarrerak, kiroldegian bertan egongo dira salgai: sarrera orokorra 15 euro, aulkian 20 euro, eta haurren sarrera 5 euro.