12 puntuko aldea, mailari eusteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

Bihar jokatuko du Mundarrok, Eskoriatzan, Gipuzkoako 1go mailari eusteko partidu erabakigarria. Arratsaldeko 17:00etan izango da, Ma­nuel Muñoz kiroldegian, eta esperantza badute Aitor Lopezen neskek, helburua lortzeko. Izan ere, ez dituzte batere gaizki hasi lanak: joaneko partiduan, Astigarragako kiroldegian, 52-40 irabazi zioten Eskoria­tzari; eta beraz, 12 puntuko aldea defendatu behar dute bihar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!