Finalean ezin, Oier Gurutzealdek

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

Aurreko asteburuan jokatu zuen GRAVNI txapelketako finala, trinketean buruz buru, Oier Gurutzealde astigartarrak. Baina ezin izan zuen txapela ekarri, eta 26-40 galdu zuen, Mikel Rafael arabarraren kontra. 26-29 ere izan zen markagailuan Gurutzealde, eta ordura arte gustora aritu zen; baina hortik aurrera, ez zuen horrenbeste asmatu, eta Rafael, aldiz, sendo eta maila ederrean aritu zen partidu osoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!