Aurten ere antolatu ditu udaleku ibiltariak, Dobera Euskara Elkarteak: 2003-2005 urteetan jaiotakoentzat, uztailaren 1etik 13ra; eta 2006-2008 urteetakoentzat, uztailaren 29tik abuztuaren 4ra. Bietan izena emateko, bihar da azkeneko eguna: elkartearen bulegoan (Larramendi 11, behea), 943 33 27 99 edo dobera@dobera.eus.
Bestalde, igandean Santurtzin izango den Ibilaldira joateko, autobusa jarri du, 09:00etan Atsegindegitik. Izena emateko epea, etzi arte: bazkideek 10 euro, gainerakoek 12 euro.