Buruko eta zerbikaletako minentzako masajeak, Mari Artanoren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 21a, 02:00

Datorren astelehenean, maiatzaren 28an, Zilegi Eskola antolatu dute AEK euskaltegian: Buruko eta zerbikaletako minak masaje bidez arindu, Mari Artanoren eskutik. Euskeraz emango du ikastaroa Artanok, eta bi txandatan izango da: goizeko 09:15etatik 11:30etara aurrenekoa; eta arratsaldeko 14:30etatik 16:30etara bigarrena. AEKren lokalean (Larramendi 11, behea) izango dira biak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!