Lasterketa buruan zela, Romero lurrera momentu txarrenean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

Asteburu lasaia izan zuten asti­gartarrek, aurrekoa, lasterketa gutxiagorekin. Baina hala ere, protagonista izan ziren; be­reziki, Jaime Romero kadetea.
Zarauztarra Saria izan zu­ten larunbat goizean, berak eta Enekoitz Azparrenek; eta egoera ondoen zeukanean, lurrera joan zen Romero, momenturik txarrenean. Lasaia izan zen las­terketa, txirrindulari bakarra aritu baitzen ihes eginda, eta kontrolpean izan zuen tropelak, uneoro. Baina 4 kilometro falta zirenean, erasoa jo zuen Romerok, Irunes taldeko Haritz Seinekin batera. Iheslaria ha­rrapatu zuten, eta tropelarekin tartea egiten ari zirenean, erreleboetako batean elkar ikutu eta erori egin ziren biak. Jokoz kanpo geratu ziren horrela, eta esprintean lehiatu zuten garaipena, tropelekoek. Romeroren taldekide bat izan zen nagusi, Beñat Carbayeda; eta 21garren postuan sartu zen Azparren.
Aldiz, ez zen astigartarrik izan, alebin eta infantiletan, Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketan; eta jubenilen Lazkaomendi Proban eta Segu­rako Santa Kruz Sarian.

Urko Semperena, Bidasoako Itzulian asteazkenetik
Asteburuan ez, baina astean zehar bai, dortsala jantzita ibili da Urko Semperena. Afizionatu mailako lasterketa garrantzi­tsuenetako bat ari da lehiatzen, Bidasoako Itzulia, asteazkenetik. Taldekideentzako lanean ari da astigartarra, eta beraz, ez da aurreneko postuetan sailkatu, orain arteko etapetan. Azkeneko etapa izango dute gaur, Irunen hasi eta bukatuta. Arratsaldeko 15:00etan abiatuko dira, eta 78 kilometroko ibilbidea daukate.
Jubenilek, berriz, Zangozan daukate lasterketa, Euskal He­rria torneoko hirugarrena, bihar 10:30etan. Kadeteek, Gazte­txo­ak torneoko proba daukate Aba­di­ñon, bihar 15:00etatik au­rrera. Eta azkenik, txikienek Gipuz­koa­ko Txapel­ke­ta daukate gaur, 16:00etan hasita Zarautzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!