Zientzia tabernetara gerturatzen duen jaialdia bueltan da berriz

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

etzitik maiatzaren 16ra tabernak zientziaz beteko dira laugarren urtez ospatzen den Pint of Science jaialdian, iker­tzaileen lana eta gizartea uztartzen dituen jaialdian. Deiadar gehien duen zientzia-dibulgazio proiektu honek ikerlariak eta jendartea tabernetan elkartzea proposatzen du. Zita etzi, asteartean eta asteazkenean izango da Espainiako 56 herrialde ezberdinetan. Horietatik lau Euskal Herrian izango dira: Bilbo, Gas­teiz, Donostia eta Onda­rroa. 

Aurtengo jaialdia marka haustera dator: 308 ekitaldi 105 tabernetan, 730 zientzialari hizlari izanda eta 400 bolondres antolaketa lanetan. Programa osoa Pint of Science web ofizialean kontsulta daiteke https://pintofscience.es/.
«Zientziak asko du konta­tzeko eta modu gertuan egin nahi du, ikerkuntzarekiko grina erakusten duen edozein pertsonaren aurrean, hain ohikoak diren lekuetan: tabernetan, alegia. Hori baita Pint of Science: ikertzaileak eta jendartea elkartzeko eta elkarrizketatzeko parada gustokoen duzun edariaren aurrean», Jorge Bueno, jaialdiaren koordinakunde nazionaleko arduraduna. 

Altxerri, Alboka, La Cripta-Convent Garden eta PuntuDenda, Donostian
Hizkuntza ulergarri eta gertukoan, gizon eta emakumeek beraien lanaren inguruan jardungo dira zientziatik hurrun dagoen ikuslegoaren aurrean. 

Guztira, lau dira espazioa utzi duten taberna edo lokalak: Altxerri, non hizkuntza eta neurozientziak izango di­tuen mintzagai, Alboka, arkeologia, ekologia eta biologiaz solas­tuko dena, La Cripta-Convent Garden sukaldatzearen zientziaz hitz egingo den espazioa eta azkenik, Puntu­Denda, Donostiako Susta­pe­nak utzitako espazioa, bertan kimika, fisika eta osasun-zien­tzien inguruan ariko dira.

Donostia izan zen jaialdi honen aintzindarietako bat, beste zortzi hiri-herrirekin batera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!