Gaueko komiki-dendan bi ospakizun izango dira gaur: Catan Txapelketa eta Doako komikiaren eguna. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, elkartuko dira jokalariak Gaueko komiki dendan.
‘Doako Komikiaren Eguna’
Bestetik, iaz bezala, Doako Komikiaren Eguna ospatuko da, eta dendara hurbiltzen den edonork 13 komikiren artean bat aukeratzea izango du etxera doan eramateko. 9garren urtea da DKE ospatzen dela bai Euskal Herrian eta baita Espainian ere, eta 100 komiki denda baino gehiagok hartzen dute parte.