Porrotxekin margoketa gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen giza eskubideak defendatzeko sor­tu zen Sare eta maiatzerako ekitaldi desberdinak antolatu ditu Buruntzealdeko herrietan zehar. Porrotxekin margoketa saioa egingo da
Hernanin, 11:30etan Bite­rin, ikastetxeekin motxiladun haur­­ren inguruan garatutako el­karlanari se­gika; motxila eta margoak eramatea eskatu da. 

Bestalde, maiatzaren 20an Santa Barbaran presoen aldeko ekitaldia egingo da, eta Hernaniko plazatik bertara joateko 11:00etan jarri da zita; 10:30etan aterako dira Ando­ain, Urnieta, Lasarte-Oria eta Usurbildik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!