80 urtetik gorakoei omenaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

Gure Izarra elkarteak antolatuta, 80 urtetik gorako astigartarrei omenaldia egingo diete bihar. Eguerdiko 12:45etan ha­si­ko da ekitaldi nagusia, Txo­mi­ñenea frontoian: aurrena me­za izango da; ondoren, Aiz­tondo abesbatzaren eta Astigar dantza taldeko dantzarien emanaldia, eta 14:30etan, bazkaria, opariak banatzea eta Alberro anaien soinu emanaldia, Gure Izarra elkartean.
Aurretik, diana izango da Txirriskla taldeko txistularien eskutik (09:30etan), eta txaranga, 11:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!