Haur, gazte eta erretiratuak gaur eta bihar, San Isidro egunaren iragarle

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

Betidanik festa bereziarekin ospatu ohi da San Isidro eguna, baserritarrena, Astigarragan, eta hala egingo dute aurten ere. Zamalbide-Bentak auzoan gaur hasiko dira; bihar ere ekintzak izango dira. Baina as­teartean izango da egun haundia, eta orduan, Foru Plazan ere izango da festa.

Txupinazioa, gaur
Ohi bezala, txupinazoarekin ha­siko da festa gaur Zamal­bi­de-Bentak auzoan, 10:00etan izango da hori, eta hortik aurrera, jarduerak bata bestearen ondoren izango dira: bazkaria, kontalaria, mus txapelketa, apar-festa...
Erretiratuen egunarekin ja­rraituko du festak bihar: meza eta bertsolariak izango dira aurrena; pala txapelketa ondoren; eta herri kirol desafioa, bazkaldu ondoren.

Asteartea, egun haundia
Dena den, asteartea izango da egun haundia, San Isidrorena. Zamalbide-Bentak auzoan festak jarraituko du, eta Foru Pla­zara hedatuko da. Bigarren ho­netan, azoka jarriko dute Li­zardi baserriko produktu eta animaliekin, eta ohiko jarduerez gain, Lizardi baserria bera izango da aurtengo omendua. Gu­re Izarra elkartean egingo du­te esker ona emateko bazkaria.

ZAMALBIDE-BENTAK AUZOAN
GAUR: Haur eta gazteen eguna
- 10:00, txupinazoa, eta ondoren,jolasak eta puzgarriak.
- 13:30, haur bazkaria.
- 15:30, Meritxell Martinez ipuin-kontalaria, eta tailerrak Birjolasten taldearen eskutik.
- 16:00, mus txapelketa.
- 17:00, apar-festa.
- 18:00, txokolate-jatea.
- 20:30, afari herrikoia, bingo-txas eta bertso musikatuak.

BIHAR: Erretiratuen eguna
- 12:00, meza eta ondoren,bertsolariak: Unai Iturriaga, Maialen Akizu eta Xamoa.
- 12:30, Pala txapelketako finala.
- 14:00, bertso-bazkaria.
- 18:00, herri kirol desafioa.

ASTEARTEAN: San Isidro eguna
- 11:45, Prozesioa.
- 12:00, meza.
- 12:45, bertsolariak eta salda eliz-atarian.
- 14:00, bazkaria Auzolan elkartean.
- 18:00, idi-probak. Sarrera doan.

FORU PLAZAN
ASTEARTEAN: San Isidro eguna

- 09:30, Xapre trikitilariak.
- 10:00, Prozesioa, meza eta ondoren, hamaiketakoa Gure Izarra elkartean.
- 12:30, Idi demak.
*Goizean, Foru Plazan Astigarragako Lizardi Baserriko produktuen eta animalia txikien erakusketa, eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!