«Florida Auzoa gogora ekartzea eskatzen diogu Udal Gobernuari»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 31a, 02:00

Hernaniko PSE-EE alderdiak Florida auzoaren egoera «ta­malgarria» salatu nahi du eta batez ere azpimarratzen du «kezkatzekoa dela paseoa nola dagoen, baita hiri altza­rien eta lorategien egoera». Bizilagu­nen kexa asko jaso dituztela adie­razten du alderdi sozia­lis­tak ohar baten bidez. 
«Auzoak asfaltatze plan oso bat behar du eta hiri altzarien   egokitzea ezin baita zulo, pitzadura eta partxez betetako ere­mu­an ibiltzerik. Mante­nurik ez dago, berde gunearen utzikeria bezelaxe. EH Bildu­ren Udalaren utzikeria, nabar­mena da urtez urte, eta auzoaren irudia okerrera doa. Orko­lagaren utzikeriari gehitu behar zaio hau eta hobe­kun­tzak exijitzen ditugu» dio alderdi sozialistak. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!