Izena emateko azken egunak, autodefentsa feminista tailerrean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

Autodefentsa feminista tailerra eginen dute Goizuetan, 14 urtetik gorako emakumeentzat, maiatzaren 25 eta 26an. Uda­letxean izanen da: ostiralean 17:00etatik 20:00etara, eta la­run­batean 09:30etatik 13:30etara.

Eta bertan parte hartzeko, maiatzaren 20a baino lehen apuntatu behar da: 948 51 08 40 telefonora deitu, edo whatsapp bidez idatzi 674 086 926 zenbakira. Doakoa izanen da, Berdin­tasun Batzordeak antolatuta; eta landuko dira: ahizpatasuna, erresilientzia, ahalduntzea, eskubideak, ongizatea...

Berdintasun Plana berritzen, Leitzaldeako udalak
Egun hauetan, bestalde, Ber­din­tasun Plana berritzen ari da, Goizueta, Arano, Leitza eta Are­soko Berdintasun Batzordea. Aurreko plana aztertu dute, eta partehartze prozesua mar­txan jarri: banakako elkarrizketak, eta eztabaida taldeak. Ho­ri­­etan jasotako ekarpenekin osatuko dute plan berria, udarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!