Azkeneko prestaketak, puntu-puntuan iristeko!

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 12a, 02:00

Astebete bakarrik falta da, GoizuTrail mendi lasterketaren bosgarren ediziorako: da­torren larunbatean izanen da, 09:00etan hasita. Eta beraz, azkeneko prestaketak egiteko garaia dute partehar­tzaileek, puntu-puntuan iristeko.

Orain­dik izena eman ez dutenek, berriz, azkeneko egu­nak dituzte apuntatzeko, inter­neten: www.herrikrosa.eus. 20 euro dira, 25 kilometroko ibilbiderako; eta 15 euro, 10 kilometroko probarako. Goizue­ta­rrek, 5 euroko deskontua izanen dute bietan. Eta badute beste pizgarririk ere, herrikoek! Lasterketa bukatzen duten goizuetarren artean, bi lagunentzako afaria zozketatuko dute; berdin dio ibilbide luzea edo motza izan.

50 korrikalari inguru dau­de oraingoz, distantzia bakoi­tzerako. Eta izena emanda­ko­en artean, ageri dira mai­la haundiko korrikalari­ak; ibilbide luzean bereziki: Oiha­na Kortazar, Gorka Herce, Asier Apezetxea, Jokin Egurbide, edo­ta Hodei Lujanbio goizuetarra bera.

Horiek, Eneko Elorrin gora aurreneko buelta egin ondoren, Mandoegira igo beharko dute, guztira 1.636 metroko desnibel positiboa gainditzeko. Ibilbide motzekoek, berriz, Eneko Elorriko buelta eginda bukatuko dute herrian, 631 metroko desnibelarekin.

Ereñotzuko mendi lasterketa, bi aste beranduago
GoizuTrail egin eta bi astera, ekainaren 3an, izango da Ereñotzuko mendi lasterketa. Azkeneko urteetako ibilbidea izango du (12 kilometro eta 832 metroko desnibel positiboa); eta izenematea zabalik dago, www.kirolprobak.com webgunean. 10 euro dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!