Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkezten duten ETB1eko Herri Txiki infernu Handi saioa Herricity bihurtuko da, eta Oialumen jarriko dute platoa gaur, 19:30etatik 21:30etara. Lehenengo grabaketa saioa da, baina maiatzaren 18 eta 25, eta ekainaren 1 eta 8an ere egingo dira. Irekiak dira, hala ere, izena emateko eskatu dute: herritxi@eitb.eus edo 617 119 332. Luntxa ere izango da.