Aurten lehendabiziko aldiz Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa jokatuko da. Egitasmo berri honen lehenengo edizioan Hernanik jokatuko du eta gaur hasiko dira lehenengo kanporaketak. Hernani, kiroldegian, 20:30etan, Debaren aurka lehiatuko da joaneko hiru aurreneko partiduetan. Lehenengo partiduan Aritz Murgiondok buruz burukoa jokatuko du, bigarrengoan Iñaki Kerejeta zazpi koadro barruan ariko da eta binaka Eneko Lujanbiok eta Aiheko Zubimendik osatzen dute bikotea. Datorren astean itzulerakoak jokatuko dira Deban.