Beste urte batez, nazioarteko gastronomiaren bilgune bilakatuko du Plaza Berri, Amher elkarteak. Jaialdi gastronomikoa antolatu dute igande honetan, eguerdiko 12:00etan hasi eta 14:00etara bitarte, eta denetik egongo da aukeran, mundu osoko jakiak dastatu eta gozatzeko. Eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegira mugituko dute festa.
Aurreko edizioetan bezala, makina bat herrialdetako jaki eta edariak probatzeko aukera izango dute, bertaratzen diren herritarrek; 20 herrialdetakoak gutxi gora behera.
Amerika, Afrika, Asia eta Europako jaki desberdinak
Hego Amerika eta Ertamerikakoak izango dira gehienak, baina ez dira faltako afrikarrak, asiarrak eta europarrak ere. Argentina, Bolivia, Kolonbia, Kuba, Txile, Ekuador, Honduras, Nikaragua, Dominikar Errepublika... Baina ez dira faltako afrikarrak (Argelia, Mali, Marruekos, Senegal, Sahara...), asiarrak (Mongolia, Pakistan...) eta europarrak (Irlanda, Katalunia, Errusia...). Euskal Herrikoak ere izango dira, noski!
Horrela, probatu ahal izango dituzte Argeliako bourak eta chamillak, Kubako chicharritak eta congrí arroza, Marruekoseko msemen betea, seffa eta albondigak, Paraguayko chipa, Mongoliako tsartsamg pintxoak, Ekuadorreko haize enpanadak eta guatita... Euskal Herriko jakiak ere ez dira faltako urteroko legez.