Aurreko asteburuan jokatu zuen Aimar Olaizolak, San Fermin torneoko semifinala, lau t’erdian. Baina gehiago izan zen Oinatz Bengoetxea leitzarra, Sopelako frontoian, eta 18-22 irabazi zion. Gaur jokatuko du finala Bengoetxeak, 11:00etan Labriten, Jokin Altunaren kontra.