Zorroagan Fundazioak antolatutako Belaunaldien arteko Krosean izan ziren lehengo asteburuan Hernaniko Atletismo taldeko hainbat partaide, eta bikain aritu ziren. Hainbat mailatan, podiumera igotzea lortu zuten Lur Ocon, Edurne Albisu, Lucia Devesa, Jaione Cubreiro, Enara Kerejeta, Paul Velez, June Montero eta Miguel Angel Garinek. Horrez gain, Rosi Talavera atleta hernaniarra omendu zuten.