Ate irekiak antolatu ditu waterpolo taldeak, kirola probatu nahi duen orori irekiak. Aurreneko saioa atzo egin zen, eta beste lau izango dira: ekainaren 8, 15 eta 22an 19:00etatik 20:00etara, eta ekainaren 10, igandean, 13:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago: hernani_waterpolo@hotmail.com edo 610 617 211. Bestalde, Fortuna-Hernaniko jubenilak bihar etxean ariko dira, 13:30etan, Bidasoaren kontra.